Xehetasun praktikoak
Hurrengo konpilazioan parte hartzeko eta zuen maketa igortzeko, ondoko baldintzak bete behar dira :
- Musikan aritu,
- Iparraldean bizi,
- Kantu berezi batzuk nahiko garbiki grabatu (musika estiloa argiki entzuteko...),
- Disketxe baten sinadurarik ez ukan,
- Motibatuak izan !
Hori dena onartzen baduzue eta baldintza horiek betetzen badituzue :
- hiru kantuko maketa bat igorri ondoko helbidera :
LANETIK EGINA
IPARRALDEKO KONPILAZIOA
Behobiako bidea 75 - 64700 HENDAIA
- "Iparraldeko konpilazioa" idatzi gutun-azalean,
- Motibazio gutun bat erantsi izena, deitura, helbidea eta pertsona harremanetarako telefono zenbakiarekin (oso garantzitsua) ,
- Garantzitsuak iduritzen zaizkizun beste xehetasunak aipatu.
Maketak errezibitzeko epea urte bakotxeko martxoaren 31an finkatua da.