Lanetik Egina Elkartea12 urte darama Hendaiako elkarte horrek Musika Anplifikatuak laguntzen bere lurraldean musika formakuntzak, errepikak eta hedapenaren bitartez.
Rock Askearen KronikakEuskalherriko kazetaren musika titulu hilabetekaria. Kristof Skunk-ek idatzirik, musika munduko ekintzaile dena 1981etik. Hemengo eta beste alderdiko diskoen kronikak dira, tokiko taldeen elkarrizketak eta musika eta zaleen munduko informazioak.
Euskal Kultur ErakundeaEuskal kultur erakundeak euskararen eta euskal kulturaren garapena laguntzen du ipar Euskal Herrian, bai diruz, bai teknikoki, pertsonek eta elkarteek eraman egitasmoen bidez, eta hori formakuntza, sorkuntza eta hedapen mailan. Hala ere, Euskal kultur erakundeak ez ditu bakarrik bere partaideen kultura ekintzak sustengatzen. Bere ekimen propioak baditu, bultzatzen eta animatzen ari den euskal kulturaren web atari hori bezala. Euskal kultur erakundeak kultura koordinazio eta egituratze lan garrantzitsua egiten du, elkarteen eta erakunde publikoen arteko harremanak erraztuz.
AtabalAtabal Musika Anplifikatuen Eszena bat da azaroaren 25ean estrenatua eta horrela osatzen dena : 700 tokiko (sutik) kontzertu gela bat, errepikatzeko 3 estudio ekipatuak, Ordenagailu Bidezko Musika grabatzeko estudio bat, multimedia gune bat eta kafe kontzertu gela bat.
Elkarte bizi, Kirol eta Gazteriaren Departamenduaren Zuzendaritza (DDJS 64)DDJS64-k bere "Envie d'agir" gazte ekimenaren sustengu programaren kari konpilazioa proiektuan parte hartzen du departamenduko musikari gazteak laguntzeko helburuarekin.