Diska #05

This text will be replaced

parte hartzen duten taldeak

(Taldearen izenaren gainean klikatu informazio gehiago eukitzeko)

Xubung
Bio :

"Xubung is the way how people could get a meaning from their lives..." Gaurregungo giza motelaldiak "Back to burn the Crap" beren azken E.P-aren igarpen ameslaria baieztatzea baino ez du egiten. Motorhead, Turbonegro eta antzekoen ildotik jarraituz, Bad Brains-en eragin nabarmena somatzen da ere taldearen historia guziko kantu basatiena den "La Droga" argitaratu gabeko kantuan.

Web Gunea :

www.myspace.com/xubng

www.xubung.com

Kontaktua :

+33 619 59 12 59 envoyer un mail

Milsup
Bio :

Milsup 2000. urtean sortu zen Dixpachte eta Araknofobifalus taldeen hautsetatik. Rap talde zikin eta zozo bat da. Gillevil zozo handia hots Pitoa, Nik la nique hots Puta, Mi.k l'fada hots Zakil Handia, feat : junk (knaklown). "Une bonne raclée n'a jamais tué personne" lehen maketa 2002an atera zuten, "Anus infernus" bigarrena 2004an, izengabeko maketa bat 2006an, "Deja morts" laugarrena 2007an eta "Tous des pourris" bosgarrena 2008an.

Web Gunea :

www.myspace.com/1000sup

www.milsup.free.fr

Kontaktua :

+33 6 65 46 75 52 envoyer un mail

Fuck Norris
Bio :

Fuck Norris: Euskal Herriko lau lagunek osatzen dute Fuck Norris taldea. Rock indartsua burutik pasatzen zaizkien guziekin nahasten dute : Dub, Reggae, Punk ... Taldearen lehen EP-an espazioko gitarrak, gitarra-apal melodiko potoloak eta bateria indartsuak uztartzendituzte. Hitzei dagokienez, aktualitateko gaiak aipatzen dituzte irudimenari toki handia eginez. Musika berezitasun handia aldarrikatzen duen zuzeneko talde bat.

Web Gunea :

www.myspace.com/fknorris

Kontaktua :

+33 6 08 77 82 57 envoyer un mail

Iparvent
Bio :

IPARVENT, iparraldeko haizea eusko-katalanez, "folk euskat" talde gisa defi nitzen du bere burua. Gure lehen helburua, kantu tradizional horien ezagutaraztea, gure hunkitze freskoa eta nota sortzailea emanez, iparraldeko haizeak gure mendietan egiten duen bezala.

Web Gunea :

www.myspace.com/iparvent

www.iparvent.googlepages.com

Kontaktua :

envoyer un mail

Rachel
Bio :

Rachel hirukotea 2007an sortu zen Angelun. Pixies, Sonic Youth, les Thugs, Portobello Bones edota Dionysos-en eragina badute. Rachel taldearen musikak osagai anitz nahasten ditu : gitarra zorrotz, minimalista eta biziak, erritmika astun eta indartsuak, melodia leherkor eta tematsuak, indar suntsikorra, kantatzeko molde garratz eta etsitua eta beti mugan diren hitz zuzen eta zalantzagarriak.

Web Gunea :

www.myspace.com/rachelinlive

www.rachelsite.com

Kontaktua :

+33 6 62 68 99 31 envoyer un mail

Starfinder
Bio :

Starfinder 2008an Angelun sortu talde bat da. Fred, Rodge, Syl eta Rom lau taldekideak 70. Urteetatik gaur egun arteko rock independentearen zaleak dira. "Life is a game to play" izenburuak basamortua oroitarazten du. Hainbeste miresten dituzten Ennio Morricone, Quentin Tarantino, The Doors edota Led Zeppelin-en unibertsoko basamortu hori... Baina musika zati zerutiarragoak badituzte ere ... Starfinder-ek botak errautsean eta burua izarretan ditu !

Web Gunea :

www.myspace.com/starfinderspace

Kontaktua :

+33 6 72 77 72 71 envoyer un mail

Tikilau
Bio :

Badu bi urte eta erdi Tikilau taldea sortu zela ... Taldekideak Nico (gitarra), Stéphane (bateria) eta Fabrice (gitarra-apala-ahotsa) dira. Beren motibazio bakarra jotzea da ... Eta bereziki beren pasio amankomuna partekatzea, ustegabeko eragin desberdinak nahasiz : rock/blues/funk nahasketa bat yukulele, banjo eta gazou musika tresnen parte hartze preziatuarekin ...

Web Gunea :

www.myspace.com/tikilaueh

Kontaktua :

+33 6 12 71 05 19 envoyer un mail

Euski
Bio :

Euski euskaldun-zeltiko musika talde bat da, 4 eskolako lagunez osatua : Arthur, Mikel, Antton, eta Fabien, musikaren plazerrak elkarturik. Taldearen baitan diren tresnak mota guzikoak dira : bibolina, arrabita, trikititxa, gitarra, bai eta ere fl autak, alboka, "ukulele"-a, "banjo"-a, etb... Soinuen eta koloreen nahasketa hunek helburu, xede bat du : plazerra eta alegera ekartzea. "Euski" "eguzki"-ari lotua baita, eta taldearen bizitasun haundi hori hor da zuen belarrien berpizteko

Web Gunea :

www.myspace.com/euski

www.euski.free.fr

Kontaktua :

+33 559 22 35 82 envoyer un mail