(Taldearen izenaren gainean klikatu informazio gehiago eukitzeko)
PIB All Star zuzenean XipiroiZity-tik, Euskal Herria. Punk metal hardkore-tik, pop indartsura pasatzen den soinu zanpagailua, baita ere DizkoDance antzera, haien GOING ON ! singelarekin ! FaithNoMore, Boney M edo Slayer-ekin eginiko biper salsa: Inaki edo IBOLST (e-Volv, Skunk, Opium du Peuple...) gartsu, doble bonbo ta ile gorria airean, eta bere parean Patxi edo PAUL STAR (e-Volv, Haurtzarrak, Skunk...) oso indartsua den gitarra soinu erraldoiarekin. Bikote ikonoklast honen disko berria aurkitu eta dastatu GOING ON PROJEKT !!!
+33 613 19 85 39 envoyer un mail
Musika talde desberdinetako kideak bilduz ("Knaklown", "Hokus Pokus", "Sfumato", "La Fin de la Societe" eta "The Body Never Lies"), lehen lehenik Muta giza-abentura bat da, protagonista desberdinak gure gaurregungo ingurumenaren islada den kaos antolatu batean ari direlarik. Mutaren unibertsoa mututasun eta mutazio desberdinen inguruan (faktore desberdinek eraginiko ondorio itzulezinak) antolatua da, beren inplikazio eta beren egoerekin. Talde berria da, bere errepertorioa ongi landu duena. Grabaketa baten egiteko eta ahal bezainbat jotzea du helburu bere musikaren partekatzeko.
+33 6 81 29 82 50 envoyer un mail
SILENT OPERA Laure (ahotsa), Olivier (gitarra-apala) eta Romain (gitarra) taldekideen arteko topaketatik sortu zen 2007ko martxoan. Hortik goiti, konposaketa prozesu luzebatean murgildu ziren eta Frank (teklatuak) nahiz Sebastien (growls) taldean sartu ziren. Taldearen musika, agresiboa, konplexua eta lirikoa da, Dimmu Borgir, Dream Theater edota Epica taldeen antzera. Orain, bere xede nagusia zuzenean aritzea da. Badakizue zer egin beraz ...
-
+33 675 42 88 08 envoyer un mail
Hitz bakarra : Askatasuna ! Taldearentzat ezinezkoa zen beraz musika estilo bakar batean mugatzea. Orduan, reggae, pop, rock edo latino estiloan, kantu engaiatuak ala arinagoak aurkituko ditugu bai eta amodioa ere, etengabe emozioaren bila dabilen estilo pertsonal batean. Estilo aniztasun hori lortu dute, musikari bakoitzak bere kolorea, bere musika historia, bere doinua ekarri duelako. Egiazko erronka, horiek guziak batzea izan da. Taldea 2006ko urriaren 14an sortu zen urte batez kantuak sortzen eta moldatzen aritu ondoan.
+33 66 67 67 78 56 envoyer un mail
Plebe rock-metal talde bat da, emozioz beteriko abesti indartsuak eskaintzen dituena, ahots urratu batekin. Frantzian ezagunak bilakatu dira 2007ko otsailan atera lehen diskoari eta ondotik Mass Hysteria, Sleepers, Les Hyenes edota Noïd bezalako taldeekin egin kontzertu birari esker.
+33 617 19 23 73 envoyer un mail
Protest and love songs. Estilo nahasketa, "Rock Rap Reggae" sustraiak erreferentzia bezala hartuz eta horri folk ikutu on bat gehituz. Hizkuntza nahasketa, testu batzuekin frantsesez, gazteleraz eta iparraldean oraino erdi gorderik bizi den euskaraz. Lehen Komando Kaltzonzilo taldean zebilen Herve-k kudeaturiko egitasmoa, Eric eta Peioren laguntzarekin zuzeneko emanaldietan
+33 624 53 12 60 envoyez un mail
Kalandos Koulos indarrez gainezka dagoen diskopunka da. Beren erritmoen trantzearen menpe, pistak nahasten dituzte eta aldiro ustegaberen bat sortzen. Kalandos Koulos bere musika elikatzen duen kontraste eta eklektismoko unibertso surrealista batean mugitzen da. Topikoetatik urrun izanez, sekula ez dira sailkatuak izanen ...
www.myspace.com/kalandoskoulos
graphikdesigns.free.fr/kalandos_koulos.html
+33 6 76 15 49 12 envoyer un mail
The Hell's Hens : garage punk talde bat, kontzesiorik gabeko soinu indar minimalista eskaintzen duena. Bere hiru kideek, Tintin-ek, Ropo-k eta Bubu-k kontra-kulturaren eta Rock'n Rollaren alde ilunarekin bat egiten dute, hots Sex, Drugs eta Rock'n Rolla eredutzat daukaten galtzaile zoragarrien eta galdutako leienden aldearekin.
graphikdesigns.free.fr/hell-hens-rock-euskadi.html
+33 559 22 35 82 envoyer un mail