(Taldearen izenaren gainean klikatu informazio gehiago eukitzeko)
DUB GHOSTER-eko hiru musikariak reggae zale amorratuak dira, baina rock, soul, ska, funk doinuak eta horiekin doan guzia maite dute ere ! 2006ko abenduan, Willman, Ju eta Pat kostaldeko estudio batean elkartzen dira eta baxua-gitarra-bateriaz osatu musika zatiak sortzen hasten dira ; moldaketazmoldaketa, berek grabaturiko sanpleak, sekuentziak, film elkarrizketak gehitzen dituzte eta bertsio batzu lantzen dituzte ere : zer soinua, errazue ! Espektro dub errepertorio bat sortzeaz gain, entzun-ikusezko ikuskizun bat apaintzen ari dira. Laster ikusgai !
-
-
Hurmurao metal taldea Suhuskunen sortu da Remy (bateria) eta Ibes-en (gitarra) ekimenez. Bi kideak kantuak sortzen hasten dira. Ondotik Manex (baxua) eta Benat taldean sartzen dira. Lehen kontzertua 2005eko abuztuan eman ondoren, taldeak kantuak sortzen jarraitzen du eta hogei bat kontzertu eskaini ditu jada.
-
-
1999an sortu zenetik, taldearen nahia formazio klasikoetaz (rock/metal) urruntzea izan da (rock / metal) estiloak nahasiz eta bateria elektronikoa nahiz biolontxeloa bezalako soinu-tresnak erabiliz. Bateria elektronikoak erritmika ezberdinak ekartzen dizkie kantuei soinu aberastasun handiari esker (elektro, jazz, etab.) baina melodia batzu sartzeko parada eskaintzen du ere. Bere aldetik, txeloak eztitasuna, berotasuna eta zuhurtasuna ekartzen du unibertso elektriko eta eklektiko batean.
-
-
MAK berpizten da bi urte isilik egon ondoren. Raplari euskaldunek zuzeneko talde berri batekin datoz : Martxelo baterian, Xabi teklatuetan eta Lo kontrabaxuan, Jon-ek kantuan eta DJ Alf-ek diskoak jartzen jarraitzen dutelarik. Bertsio akustikoagoa beraz, nahikari handiko amorruzko hitzak janzten dituzten jazz eta funk ikutu batzuekin. Vendetta soinudun txukun bat, argitaratu gabeko zati bat eskaintzen diona Iparraldeko Konpilazioari..
-
-
2006ko irailan berriz osatu den taldea. Partaideak JB (kantua, gitarra), Niko (gitarra), Julman (bateria, koruak) eta Stephane dira. Taldeak punk-rock, rock'n'roll eta stoner doinuak nahasten ditu.
-
-
Kantari neska batek eta bost musikarik osatzen dute Okabe. Okabe-k bost urte darama kontzertuak ematen Frantzian eta Euskal Herrian. Okabe garatzen da, ontzen da, zentzua hartzen ari da. Okabe, soinu berezia da, Rock, Soul edo Trip-Hop bezalako estilo eta eragin ezberdinen nahasketa. Okabe-ren lehen diskoa "Home" deitzen da. Lan aberats eta pertsonala da, unibertso horren aniztasuna biltzen duena. Okabe, telebistan ikusia.
-
-
Taldea ipar Euskal Herritik dator. Besta egiteko rock musika eskaintzen du, zahamiola, flauta, akordeoia baina ere haizezko tresnak bezalako instrumentu ezberdinei esker. Hitzak euskaraz, gazteleraz eta frantsesez dira. Urte batzuz Euskal Herrian zehar ibili ondoren, taldeak "Munduan" deitu lehen diskoa plazaratu du 2005ean Agorila disketxearekin. Gaur egun, Otsoak laster aterako den bigarren diskoa prestatzen ari da.
-
-
Talde hori sortu zen orain duela 5 urte Garazi aldean ; Urte batez geldirik egon ondoan, folk talde hori itzultzen da folk rock nahiko melankoliko baten eskaintzeko.
-
Beren bi ahotsak eta folk ikutuko gitarra melankolikoak batzen dira euskarazko bertsu eder eta ilun batzuen laguntzeko, eta zure amari negar eginarazteko.
-
-
Shiver 2001ean sortu zen, orduan, lau lagunek beren musika partekatzeko gogoa gauzatzeko erabakia hartu baitzuten. Taldearen musika taldekideen eraginen nahasketa bat da : RATM, Incubus, RHCP, Les Muscles (azken hauek ez, egia erran...). Rock School Barbey edo Son'Art bezalako tokietan jotzeko parada izan ondoren, taldeak 8 kantuz osatu lehen lana ateratzen du 2007an eta horren berri eman nahi luke kontzertu andana bat emanez eta 100 milioi ale saltzeko asmoa du, horrela, bide batez, Flo, Vinz, Fred eta Romain aberasten ahalko lirateke...
-
Urte batzu iragan ondoan uharteen eguzkipean, Thomas Chevalier-ek (kantu egilea, teklatu jolea, kantaria) Sylvain Latreille-ren (tokiko gitarra jolea) ezagutza egiten du. Laster, entsaio batzuen ondotik, adiskidetasun azkar bat sortzen da ; Taoumas taldea sortzen dute Berdoof-ekin baterian eta Guillaume Navailles-ekin baxuan. Bakoitzak bere eragin propioa ukanez, taldearen musikak reggae, rock edo funk doinuak nahasten ditu... bai eta bihotzetik datozen hitzak ere.
-
-
ez da izango.Aberatsa izan nahi nuen bainan ez naiz izango. askea izan nahi nuen bainan ez naiz izango. lan eta lan, bizia eman, bizitza galtzen eta ez heltzen. militantea izan nahi nuen, bainan ez naiz izango. herria askatu nahi nuen bainan ez da izango. gezurretan, rutinean, zurekilan, galtzen nintzan. gizaki izan nahi nuen, eta horrekin nahiko.
-
-