Iparraldeko Konpilazioa proiektuak Iparraldeko tokiko eszenako taldeak sustengatzen ditu: deialdi baten ondotik, 8 talde hautatzen dira maketa entzun eta gero.
Proiektuaren helburua da talde horiek komunikatzen laguntzea, vinyl konpilazioa batean sartu aitzin kantu bat grabatzeko parada ematea eta nazioarteko, nazio edo tokiko eszenako artista ezagunen ondoan kontzertu batean jotzeko parada ematea.
500 aletan argitaratu konpilazioa promoziorako erabiltzen da. Edizio guziak eskuragarriak dira ondoko web gunean: www.iparraldekokonpilazioa.org. Urririk jaisten ahal dira.
Egitasmoan parte hartzen duten guziei maleta bat ematen zaie, "kultur munduan bizirauteko kit administratiboa" . Hautatutako taldeei Envie d’Agir deitu dosierra (30 urtepekoentzako proiektuetarako laguntza beka) aurkeztea proposatzen die Gazte eta Kiroletarako Departamenduko Zuzendaritzak.